Urteroko ohiturari jarraituz, zuhaitz landaketa antolatu du Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak urtarrilaren 21erako, goizeko 9etan, San Andres auzoan.
Landaketa, Azaliatxo baserriaren lursailetan egingo da, duela 2 urte hasitako lanari jarraipena emanez.
Lursail horietan BERTAKO BASOA BERRESKURATZEKO herritarren laguntza eskatu dute antolatzaileek. "Animatu, goiz ederra pasatuko dugu Soraluze bizigarriago bat eraikitzen dugun bitartean" adierazi dute.
Behin landaketa amaituta, mokadutxoa izango da bertaratzen direnentzat.
Izena emateko mezua bidali behar da izena eta abizenaren berri ematen ondorengo helbide elektroniko hauetakoren batera, gaiaren tartean "Landaketa Soraluze 21" adierazita: info@lurgaia.org edo soraluzekobasobiziak@gmail.com
HITZORDUA: URTARRILAK 21, LARUNBATA
ORDUA : 09:00etan
LEKUA : San Andres Auzoa
https://goo.gl/maps/ibWgVNAf49112AWd9
URA : Ekarri etxetik.
JANARIA : Hamaiketakoa antaolatzaileen kontu.
ARROPA ETA OINETAKOAK : Mendiko edo ur botak eta arropa erosoa, eta euri arropa badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK : Antolatzaileen kontura.
IRAUPENA : Etxera itzuliko gara bazkaltzera.
Animatu eta parte hartu!