Biodantza ezagutzeko saio irekia igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko urt. 11a, 13:50

Herritar orori zuzendutako biodantzako saio-irekia antolatu du Biodantza Bai elkarteak igande honetarako; bertan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Biodantza Bai elkarteak biodantza ezagutzera emateko saio irekia antolatu du igande honetarako, goizeko 10etatik 12:30era.

Biodantzak, dantza eta meditazioaren artean, beste zapore bat ematen dio bizitzari. Norbere egiazko mugimendua topatzeko, sormenarekin, afektibotasunarekin, bizipozarekin eta gozamenarekin birkonektatzeko.

Saioa Ainhitze Elizburu Etxeberria Biodantza (SRT)-ko bidelagunak gidatuko du, kiroldegiko Tolarekua Aretoan eta doan da.

  • Noiz: Urtarrilak 15, igandea.
  • Ordua: 10:00 h-12:30 h.
  • Non: Arane kioldegia (Tolarekua aretoa).
  • Prezioa: Doan.

Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 665239665 zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.