Iturburu pasealekuko lorategia txukundu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2023ko urt. 10a, 13:49

Iturburu pasealekuan eserleku berriak jarri ditu udalak azken egun hauetan, bertako lorategia txukuntzearekin batera; lorategian txakurrak sartzea debekatuta dagoela gogorarazi du.

Herritar ugarik beraien paseoak egiteko eta aisialdi gune bezala erabiltzen du Deba ibai-ertzean kokatzen den iturburuko pasealekua.

Azken egunetan bertan dagoen lorategia eta hiri-altzariak txukuntzen ari da udala.

Batetik, herritarrek bertan jarrita egoteko erabiltzen dituzten eta zaharkituta zeuden eserlekuak aldatu dira; bestetik, txukundu eta atondu egin da lorategia, Lemon lorezaintza enresako beharginen eskutik.

Hilabete bukaerarako dago aurreikusita lanak bukatzea, eremu berde, txukun eta polita geratuko delarik herritarren gozamenerako.

Txakur jabeentzako oharra

Udalak txakurren jabeei gogorarazi die lorategia ez dela beraien maskotek kaka eta txiza egiteko tokia eta eremua errespetatzeko deia egin die, txakurrak lorategian sartzea debekatuta dagoela ohartarazi du.