Txakur-kakak batzeko poltsak Udaltzaingoan eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko abe. 14a, 09:09

Txakur jabeek txakur-kaka edo gorotzak batzeko poltsak eskuragarri dituzte, dohainik, Udaltzaingoaren bulegoetan. Herritarrei poltsak erabiltzeko deia egin die Soraluzeko Udalak.

Udalerrian dagoen arazoa dela eta, eta herritarren kexei bide emateko asmoz, Soraluzeko Udalak jakinarazi du herritarrek Udaltzaingoaren bulegoan eska ditzaketela gorotzak jasotzeko poltsak. Udalak 30.000 mila poltsa erosi berri ditu txakurren gorotzak jaso ahal izateko, 1.366,33 euroko inbertsio eginez. Poltsak dohainik banatzen dira.

Iker Aldazabal alkateak gogorarazi duenez, "herritarren eskura, baliabideak  ipini daitezke pairatzen dugun arazoari bide emateko, baina txakur jabeak ez badira kontzientziatzen eta beren betebeharrak ez badituzte betetzen, arazoak bere horretan jarraituko du".

Azkenik, udalak gogorarazi nahi izan du egoera horiek arautzen dituen zibismo ordenantza bat dagoela indarrean egoera hauek arautzen dituena:
Ordenantzaren 29. artikulua:
1. Jabeek behar bezala artatu beharko dituzte etxeko animaliak eta debekatuta dago, bereziki, hauek abandonatzea.
2. Debekaturik dago txakurrek eta bestelako animaliek kaka egitea haur jolastokietan, pasealekuetan, lorategietan edo bide publikoaren beste edozein lekutan. Horiek daramatzaten lagunek galarazi beharko diete bide publikoan kaka egitea. Era berean, txiza egiten dutenean ura ozpinarekin isuri beharko dute, inguruan eta hiri altzarian txizen efektua gutxitzeko, bereziki txakurrena, zikinkeria eta usain txarrak ekidite aldera. 
3. Gorotza bide publikoan uztea galarazterik izan ez badu, animaliaren jabeak edo arduradunak bertatik bertara ekingo dio jasotzeari. Hala ez egitearen erantzule izango da animaliaren jabea eta, haren ordez, animaliarekin doan laguna. Haietako bat ere agertu ezean, Udaltzaingoak hala eskatuta jasoko da gorotza.

Artikulu hau ez betetzea arau-hauste arintzat tipifikatuta dago, eta 200 euro arteko isuna aurreikusten du.