Soraluzeko Udalak Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen
lehiaketa antolatu du berriro ere laster hasiko diren Eguberri jaietarako.
OHAR GARRANTZISTUA
Aurtengo krisi energetikoa kontuan hartuta eta jasangarritasun
irizpideekin bat eginez, Udalak kale argiztapen ordutegien
murrizketarekin bat egiteko deialdia egiten du. Modu honetan eta
lehiaketarako argiztapena 18:00-22:00 orduen bitartean izatea
eskatzen da.
DEIALDIA
Soraluzeko Udalak, Gabonetako Motiboekin Apaindutako Balkoi eta Leihoen
Lehiaketa antolatu du 2022ko Gabonei begira.
LEHIAKETAREN XEDEA
Lehiaketa honen bitartez, balkoi eta leihoak apaintzeak ekartzen duen herri
estetikari balioa eman nahi zaio.
Balkoi eta leiho apainduen atzean herritar bakoitzak kale eta fatxaden estetika
hobetzeko egiten duen ekarpena dago eta honek, herritar - hiri ingurune
erlazioa hobetzen du, aldi berez, bizilagunek eginiko ekarpen artistikoaz denok
gozatuz.
PARTAIDEAK
Balkoi edo leihoa duten Soraluzeko etxebizitzetako jabe edo errentariak diren
bizilagunek parte hartu dezakete; beti ere, apainketa elementuak oinezkoentzat
edo azpiegitura berarentzat arriskutsuak ez direnean.
IZEN EMATEA
Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoi edo
leihoa identifikatzeko helbidea erraztu behar dira hauetako bide bat erabiliz:
Udaletxera bertaratu.
943 75 30 43 zenbakira deitu.
www.soraluze.eus web
orrialdean: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak
Izena emateko azken eguna abenduak 24.
LEHIAKETAREN GARAPENA
Lehiaketaren epaimahaiak ikustaldi aldizkatuak egingo ditu abenduaren 26tik
urtarriaren 3ra bitartean.
Apainketan erabiliko diren elementuak partaide bakoitzaren aukerapean egongo
dira eta kale, espaloi eta etxebizitzako sarrerak errespetatuz kokatuta egon
beharko dira . Zintzilik edo estruktura baten gainean dauden elementuak eta
haizearen eraginez erori daitezkeen apaingarriak balkoi edo leihora ondo
finkatuta egon beharko dira, oinezkoen segurtasuna arriskuan jarri gabe. Beti
ere, pertsona parte hartzailea izango da elementuen erorketaren ondorioz
gauzatu daitezkeen kalteen arduraduna.
EPAIMAHAIA
Udaleko teknikariak.
BALORAZIO IRIZPIDEAK
1. Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
2. Originaltasuna.
3. Apainketaren kalitatea.
4. Armonia eta diseinua.
SARIA
Saria: 100 euro.
Sari banaketa urtarrilaren 4an egingo da eguerdiko 12:00ean, Plaza Berrian.
KONPROMISOA
Lehiaketa honetan parte hartzean, oinarriak eta epaimahaiaren apelaezina
izango den erabakia onartzen da. Era berean, antolatzaileei nahi beste argazki
egiteko baimena ematen zaie, hauen eskubide guztiak gordez eta edozein
komunikabidetan argitaratzea baimenduz. Beti ere, argazkiak gune publiko eta
komunetatik aterako dira.