SAPAko proiektua lizitaziora

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko abe. 2a, 14:09

Kanoi-fabrika izandakoaren zatietako bat espazio publiko bihurtzeko lanak lizitaziora atera ditu Udalak; lanek 6 hilabete iraungo dute eta 867.318,29 euroko aurrekontua daukate.

Asteazkenean izandako osoko bilkuran onartutako gai ordenaren puntuetako bat SAPAko obraren lizitazio espedienteari hasiera ematea izan zen.

Plenoko akordioaren ondoren atzo eman zitzaion hasiera SAPA kanoi-fabrika zaharraren ekialdeko nabea espazio publiko estali eta hiri-kondentsadore bihurtzeko lanen obra kontratuari.

Lanen iraupena sei hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua  867.318,29 eurotakoa da BEZ-a aparte .

Kontratuaren zehaztapenak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondorengo  loturan: https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/sapa-kanoi-fabrika-zaharraren-ekialdeko-nabea-espazio-publiko-estali-eta-hiri-kondentsadore-bihurtzeko-lanak-soraluzeko-hapoko-u-25-kanioak-hirigintza-eremuan/w32-kpeperfi/eu/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.