Azaroaren 19tik 27era ospatzen den Europako Hondakinen Prebentziorako
Astearen baitan hainbat erakundek sentsibilizazio-ekintzak antolatzen dituzte
herritarrei ideia helarazi eta parte-hartzearekin mezua indartuz.
Soraluzeko Udalak abenduaren 17rako bigarren eskuko azoka antolatu du Plaza
Zaharreko karpan, 10.00etatik 14.00etara.
Batetik, produktuei bigarren bizitza bat emanez berrerabilena sustatu eta
hondakinak ahalik eta gehien saihestea dira azokaren helburuetako batzuk.
Bestetik, egoera zaurgarrian dauden herritarrentzako negurako arropa beharra
ikusi da eta bilketa puntua izango da.
Azokan bigarren eskuko edozein produktu saltzeko edo trukatzeko aukera
izango da eta edozein herritar edo eragilek hartu dezake parte produktuak
saltzen, aurrez antolatzaileekin harremanetan jarrita.
Bilketa puntua azoka iraun bitartean egongo da. Norbaitek azoka egunean
eraman ezin badu eta parte hartu nahi badu harremanetan jarri.
Parte hartzeko modua
Izena emateko azken eguna abenduaren 12a izango da eta bi eratara egin
daiteke:
Udaletxera deituta 943753043.
Ondorengo helbide elektronikora idatzita: ingurumena@soraluze.eus
Izena ematerako orduan, ondorengoak zehaztu behar dira:
Parte hartzailearen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.
Beharko dituen mahai kopurua.
Postuan jarriko diren materialen deskribapen txiki bat.
Baldintzak
Bigarren eskuko materiala saldu edo trukatzeko aukera dago. Bigarren
eskuko materiala bakarrik egongo da postuetan, nahiz eta gutxi
erabilitakoa izan.
Azokan parte hartzen duten guztiek sortu ditzaketen hondakinak
kudeatu beharko dituzte, beti ere materialen bereizketa eta
birziklapena lehenetsiz, eta hondakinak dagokion edukiontzietan
utzita.
Parte hartzaile bakoitzak bere mahaia muntatu eta jaso beharko du
plazan egongo den karpa handi baten estalpean.