Arane Udal Kiroldegiak datorren urterako abonamendu kanpaina jarri du abian. Abenduaren 15ean hasi eta 31n amaituko da abonamenduak aldatu edo eteteko epea. 2023rako abonu berriak abenduak 15etik aurrera egin daitezke. Egun kiroldegiko abonatu direnei automatikoki berrituko zaie abonamendua, abenduaren 31 aurretik kontrakorik adierazten ez badute. Kuota helbideratu gabe dutenek abenduaren 31 baino lehen egin beharko dute abonua berritzeko ordainketa. Aldaketak ere egun horretarako jakinarazi beharko dira.
Abonamenduak berritzeaz batera, abonatu berriak erakartzeko kanpaina abiatu du egunotan Udaleko Kirolen eta Kiroldegiaren Batzordeak, kiroldegiko instalazio eta zerbitzuen berri ematen duen esku-orri informatibo berriaren banaketarekin.
Kiroldegiak gimnasioa, kirol eta spinning gelak, rokodromoa, igerilekua, frontoia eta padel-pista zerbitzuak eskaintzen ditu eta azken urteotako ikastaro-eskaintzari eusten dio.
Abonamenduak bi motatakoak dira: familiarrak eta indibidualak eta urte osorako zein sei hilabeterako kontratatu daitezke. Tarifa murriztuaz gozatu nahi dutenek dagokion ziurtagiria aurkeztu behar dute abenduaren 31a baino lehen:
Langabetuak: Lanbideko ziurtagiria, langabezian dagoela adieraziz.
Ikasleak: 2022-2023 ikasturtean ikasketak burutzen ari dela egiaztatzen
duen ziurtagiria.
Familia ugari eta gurasobakarrak: 2021ko Errenta Aitorpenaren kopia
40.000 € ko kopurua gainditzen ez dela egiaztatuz (likidazio oinarri
orokorra); Bizikidetasun-ziurtagiria.
Diru-laguntzen onuradunak: Diru-laguntza baten onuradun direla
egiaztatzen duen ziurtagiria.
Abonu familiarrean 23 urtera arteko seme-alabak sartu daitezke, ikasten ari badira edo lanean ez badaude (bestela 21 urtera arte); beraz, adin hori baino gehiago dutenek abonu indibiduala egin beharko dute edo bajan emango zaie.
Ikusi HEMEN kiroldegiko zerbitzu, ordutegi eta prezioei buruzko informazioa.
Mugiment Kirol Txartela
Mugiment Kirol Txartelaren erabiltzaileek eskaera berritu behar dute 2023an txartela erabili ahal izateko, 2022eko abenduaren 31an bajan ematen baitira txartel guztiak. Alta-eskaera aplikaziotik egin behar da. Edozein argibidetarako 943 752466 telefonora dei daiteke.