Egitarau zabala izango da ludotekan eta gaztelekuan Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko aza. 30a, 08:54

Ekintza aukera zabala eskainiko dute Soraluzeko Udal Ludoteka eta Gaztelekuak aurtengo Gabonetako oporrei begira; abenduaren 16a arte dago zabalik izena emateko epea.

Urtero moduan, Soraluzeko udal ludoteka eta gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte Gabonetako oporretarako.

Aisialdi eskaintza zabala osatu dute zerbitzu biek, ludotekan eta gaztelekuan burutuko diren ekintzekin (tailerrak, jolasak...) zein herritik kanpora egingo diren txangoekin (City Jump, Monkey Park ...).

Opor garai honetarako antolatu diren ekintza hauek herriko haur eta gaztetxoek duten aisialdirako eskaintza handitzea dute helburu moduan.

Izena emateko epea abenduaren 16a arte dago zabalik; epez kanpo ez da inolako izen-ematerik onartuko.

Izen-ematea ludotekan zein gaztelekuan edota online egin daiteke, ondorengo loturan:

https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak

Izen ematea online egiten bada, ordainketa kontu honetan egin behar da: ES45-3035-0004-90-0040015550 (Laboral Kutxa). Kontzeptuan ludodeta edo gaztelekua + haurraren izena jarri beharko da.

Hauxe da aurtengo oporretarako ludoteka eta gaztelekuak prestatu duten egitaraua:

  • ABENDUAK 26, astelehena. Irteera Tximipark-era, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, Estaziotik. Prezioa: ludotekako erabiltzaileak 6€/ez-erabiltzaileak 8€
  •  
  • ABENDUAK 27, asteartea. Irteera Tximipark-era, LH1 eta LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 10etan, Estaziotik. Prezioa: ludotekako erabiltzaileak 6€/ez-erabiltzaileak 8€
  •  
  • ABENDUAK 28, asteazkena. Irteera City Jump Park-era, LH3 eta LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 10etan, Estaziotik. Prezioa: ludotekako erabiltzaileak 13€/ez-erabiltzaileak 15€
  •  
  • ABENDUAK 28, asteazkena. Irteera City Jump Park-era, LH5 eta LH6 mailako haurrentzat. Goizeko 10etan, Estaziotik. Prezioa: ludotekako erabiltzaileak 13€/ez-erabiltzaileak 15€
  •  
  • URTARRILAK 2, astelehena."Gabonak ludotekan", 4 eta 5 urteko haurrentzat Goizeko 11:00etan, ludotekan. Prezioa: ludotekako erabiltzaileak dohainik/ez-erabiltzaileak 2€
  •  
  • URTARRILAK 2, astelehena."Gabonak gaztelekuan", LH5 eta LH6 mailako haurrentzat. Arratsaldeko 5etan, gaztelekuan. Prezioa: gaztelekuko erabiltzaileak dohainik/ez-erabiltzaileak 2€
  •  
  • URTARRILAK 3, asteartea."Gabonak ludotekan", LH1 eta LH2 mailako haurrentzat Goizeko 11:00etan, ludotekan. Prezioa: ludotekako erabiltzaileak dohainik/ez-erabiltzaileak 2€
  •  
  • URTARRILAK 4, asteazkena. "Gabonak ludotekan”, LH3 eta LH4 mailako haurrentzat Goizeko 11:00etan, ludotekan. Prezioa: ludotekako erabiltzaileak dohainik/ez-erabiltzaileak 2€