Soraluzeko Udalak herriko azken lur azpiko edukiontziak hustu eta estali ditu

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko aza. 23a, 16:13

Loralde auzoan zeuden kokatuta bi edukiontziak

Soraluzeko Udalak, Loralde auzoan kokatuta dauden herriko azken lur azpiko bi edukiontziak hustu eta estali egingo ditu. Iker Aldazabal alkateak dioenez, "lan hauei esker urte luzez erabilerarik ez duten eta oinezkoentzat oztopo diren lur azpiko edukiontziak hustu eta estali egingo dira, eremua txukunduz eta erabilgarri eginez”.
Lan hauek Fernando Petralanda eraiketak, S.L enpresak burutuko ditu eta Udalak 4.832,74 euroko inbertsioa egin du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.