Soraluzeko Udalak konpost guneen egoerari buruzko jarraipena egitean irekita dauden guneetan zabor ugari topatu ditu. Hori horrela, bai Mankomunitatearen aldetik, bai Udalaren aldetik, herritarrei jakinarazi nahi zaie txakur gorotzak eta bestelako hondakinak dagokien edukiontzietan bota behar direla eta ez konpost gunean.
Beraz, herritarrei zakarrontzien erabilera egokia egitea eskatzen zaie horrela konpost guneen funtzionamendu egokia bermatuz.