'GR-282 artzaintza naturbidea' dokumentala eskainiko da gaur Herri Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko aza. 10a, 09:31

Gaztañerre Egunaren baitan antolatutako emanaldia 19.00etan hasiko da eta doakoa izango da

Gaztañerre Egunaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, GR-282 artzaintza naturbidea dokumentala ikusi ahal izango da ostegun honetan, azaroak 10, Soraluzen.

Dokumentala Aitor Intxaurraga zeaniztarrak zuzendu du eta Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Burgos eta Nafarroan 492 kilometrotan zehar grabatutako irudiak jasotzen ditu.

Proiekzioa 19:00etan hasiko da, Herri Antzokian.

Sarrera doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.