Soraluzeko Udaleko Bizikidetza eta Memoria Mahaiak urtero antolatzen dituen jardunaldien barruan, Gure historiako pasarteak argazki proiekzioa
ikusi ahal izango da bihar asteartea, azaroak 8, 19.00etan, Herri Antzokian.
Emanaldiak ehunka argazki erakusten ditu. 1990etik aurrera hiru hamarkadetan zehar Ander Gillenea argazkilariak eginiko argazkiez osaturik dago eta Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa du oinarritzat.
Hiru hamarkada luze horietan izandako aldaketa politiko eta gertaera asko ikus ahal izango dira, besteak beste, alderdi politiko ezberdinen ekitaldiak, arrazoi ezberdinengaitik deituriko manifestazioak, atxiloketak, alderdi politikoen ilegalizazioak eta izen berriekin ondoren berragertzeak, ETAk eginiko atentatuak eta ondorengo protesta edo hiletak, presoen aldeko mobilizazioak, ETAko kideen hil kapera eta hilobiratzeak, hauteskunde garai ezberdinak, kale istiluak, egunkarien itxierak eta abar.