Hobekuntzak Herri Antzokiko argiztapen-sisteman

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko aza. 2a, 12:02

Herri antzokiko argiztapen-sistema hobetzeko 10.000 euroko inbertsioa egin du Soraluzeko Udalak.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak sustatuta, hainbat hobekuntza-lan egin ditu azken egunetan Udalak herriko antzokian, agertokiko argiztapenean hain zuzen ere.

Argiztapen-sistema mugatua eta zaharkitua zuen aretoak eta hori oztopo bihurtzen zen hainbat ikuskizun kontratatzeko edo hainbat ikuskizunez modu egokian gozatzeko orduan.

 

Argiztapen-mahaiaren kanal kopurua laukoiztua

Egindako inbertsioari esker led motako 16 proiektore berri eskuratu dira eta laukoiztu egin da argiztapen-mahaiaren kanal kopurua. Lanak Arrasateko Danatek enpresak egin ditu eta 10.113,02 euroko kostua izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.