Steve Krase abeslariak eta Travellin Brothers taldeak zabalduko dute Blues Hotsak jaialdia etzi (urriak 30)

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urr. 28a, 15:01

Kontzertua 19.00etan hasiko da Herri Antzokian

Soraluzeko Blues Hotsak jaialdiaren aurtengo edizioak igande honetan, urriak 30, dauka estreinako kontzertua. Steve Krase abeslari estatubatuarrak eta Travellin Brothers talde bilbotarrak 19.00etan eskainiko dute emanaldia Herri Antzokian

Blues Hotzak jaialdia azaroaren 17tik 20ra bitartean egingo da. Igandekoa ordukoaren sarrera-kontzertua baino ez baita izango eta jaialdiaren egitarau osoa aurkezteko baliatuko da. Aurten IV edizioa betetzen duen jaialdia Errabal Kultur Elkarteak antolatzen du, Soraluzeko Udalaren babesarekin eta bertako zein kanpoko blues hotsak jendartean zabaltzeko helburuarekin.

Kontzerturako sarrerak Iratxo dendan eskuratu daitezke dagoeneko, 10 euroan.

TRAVELLIN BROTHERS

2015eko European Blues Challengeko irabazleak (Europako talderik onena), 18 urte, 10 disko eta mila kontzertu baino gehiago. Europako Blues eszenako talderik errespetatuenetakoa da. 15 herrialde baino gehiagotan birak egin ondoren, Txinara lehen aldiz egindako bisita barne, beren 10.disko berria aurkeztuko dute, Coming Home. Mikel Azpirozek Mamusik Studion (Donostia) nahastu eta masterizatuta, Mikel Azpiroz, Alain Sancho eta Aitor Cañibanok ekoitzi dute.

STEVE KRASE

Houstongo (Texas) harmonizista eta abeslaria. Ezagunagoa da bluesaren historiako izar handien musikari izateagatik. Azken 15 urteetan mundu osoan zehar ibili da Trudy Lynn diva handiarekin, bere harmonizista, zuzendari musikal eta eskuineko esku gisa, nahiz eta inoiz ez duen bere proiektu pertsonala alde batera utzi: Steve Krase Band taldearen gidaritza. Harmonizista handia da, teknika inbidiagarriarekin eta, batez ere, showman handia. Travellin Brothers taldearekin zuzenean grabatu eta kolaboratu du hainbat aldiz azken urteotan.

Galdu ezin duzun ikuskizun bikaina izango da!!!!!