Tripontziak Debabarrenan
Zatoz Debabarreneko gastronomia ezagutzera!
Azaroaren 4tik 27ra
Ekimen honetara atxikitutako establezimenduek, bertako eta sasoiko produktuez baliatuz,
proposamen gastronomiko iradokitzaile eta ezberdinak eskainiko dituzte prezio berezietan: Tripontziak Menuak 32 eurotan.
Tripontziak menua:
Ondorengo jatetxeetan Tripontziak Menua eskatu ahal izango duzu, 32 euroren truke (ogia,
edaria, kafea eta BEZa barne).
o TXURRUKA (Soraluze)
o BARATZE GOURMET (Eibar)
o KANALA (Itziar, Deba)
o MENDIOLA (Ermua)
o PIKUA (Mutriku)
*Prezioa pertsona bakoitzeko. Erreserba egiterakoan Tripontziak Menua nahi duzula
adierazi. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.
Ezagutu Debabarrenako zaporeak!
Ekimenak irauten duen bitartean, asteburuetan zatoz eskualdeko produktuak nola egiten
diren ikustera, eta noski, dastatzera ere. Doan!
AZAROAK 5 - larunbata
Chocolates de Mendaro
Azpilgoeta 21, 20850 Mendaro
11:00-11:30
Txokolaterik onena, 150 urte dituen errota batean egina.
AZAROAK 12 - larunbata
Goienetxe Gaztandegia
Olatz Auzoa, 20830 Mutriku
11:00-12:30
Ezagut itzazu Artzai gaztaren sekretuak
AZAROAK 19 - larunbata
Lasturko Talo Tailerra
San Nikolas Plaza 5, 20829 Lastur
11:00-12:30
Ikasi taloak Lasturko eran egiten.
AZAROAK 27 - igandea
Lizagasar Sagartokixa
Azkue Auzoa, 20870 Elgoibar
11:00-12:30
Ezagutu sagarrak eskaintzen dituen aukera guztiak.
IZENA EMATEKO:
943 820110
Astelehenetik ostiralera, 8:00–15:00
turismoa@debegesa.eus
Plazak agortu arte
Parte hartu gure lehiaketan:
Tripontziak kupoia
Eskatu Tripontziak partaidetza-kupoia establezimenduan, bete zure harremanetarako
datuekin, eta entregatu menua jan duzun jatetxean.
Partehartzaile guztien artean sari ederrak zozketatuko ditugu:
Debabarrenako bertako produktuez osatutako bi sorta eder.
Gozatu zure #Tripontziak momentuaz, on
egin eta zorte on!