Soraluzeko Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak jakinarazi du bukatu direla irailean hasitako baserri bideak garbitzeko lanak. Iker Aldazabal alkateak gogorarazi du lan hauen helburua: "Baserrietara doazen errepideak behar den moduan, txukun eta garbi mantentzea da lan hauen helburua".
Hala, landa guneko bide bazterretako sastrakak garbitzeko lanak 172,5 lan orduz luzatu dira eta 7.514,10 eurotako kostua izan dute, BEZ-a barne. Aurreko urteetan bezala, Debabarrenako Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileek burutu dute garbiketa eta Irure auzoan hasi ziren, Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituz.