Itxaropena jubilatuen elkarteko ile-apaindegiak astearte honetan (urriak 18) zabalduko ditu berriz ere ateak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urr. 17a, 15:12

Asteartetik larunbatera izango da zerbitzua irekita

Patricia Borinaga Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio arloko udal arduradunak jakinarazi du astearte honetan, urriaren 18an, irekiko dutela Itxaropena jubilatuen elkarteko ile-apaindegia. Hilabete batzuk itxita egon ondoren, dagokion lizitazioaren bidez, Itxaropena erretiratuen etxeko ile-apaindegiko zerbitzua Leticia Díez Suarez andreari esleitu zaio, eta Soraluzen lan egingo duen pertsona Nora Fernández Soto izango da.

Zerbitzua bi urterako esleitu da, urtero lau urtera arte luza daitekeena, eta esleipendunak hileko 60 euro + BEZa ordainduko dio Soraluzeko Udalari, udal jabetzakoa den lokala erabiltzeagatiko kanon gisa. Espazioa behar bezala egokituta eta ekipatuta dago, dagokion zerbitzua emateko. Elektrizitateari, gasari eta urari dagozkien gastuak, bestalde, Soraluzeko Udalak ordainduko ditu.

Ile-apaindegia irekitzeko ordutegia honako hau izango da:

Astearteetan, 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 17:30era.

Asteazkenetan, 9:30etik 12:30era.

- Ostegunetan, 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 17:30era. 

Ostiraletan, 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:00etara. 

Larunbatetan, 9:00etatik 13:00etara.

Astelehenetan ile-apaindegia itxita egongo da, asteko atsedenaldiagatik.

Hitzordua hartzeko telefono zenbakia ondokoa da: 943 752330.