Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Irupé, ilargia ukitu nahi zuen neska haurrentzako antzerkia ikusi ahal izango da datorren igandean (urriak 16), 17.30ean, herriko antzokian. Irupé, ilargia ukitu nahi zuen neska Muyuyai konpainia argentinarraren ekoizpena da. Hizkuntza samur eta enpatiko darabil, txotxongilo, itzal, abestiekin eta musikarekin batera.
Antzezlanak ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesaren garrantziaz dihardu. Baso-soiltzearen etorrerak desolazioa, biodibertsitatearen eta ingurune osoaren galera ekarriko du eta Irupék beste pertsona batzuekin bat egin beharko du mendia salbatzeko.
Testua Paula Alfierik idatzitakoa da eta Arianne Unamuno eta Domentx Uzin herritarrek egindakoak musika eta kantuak. Antzezlana haur zein helduentzat dago pentsatuta, eta familian ikusteko oso aproposa da. Ikuskizuna 4 urtetik gorako haurrentzat dago gomendatua.
Sarrerak 3 eurotan salduko dira leihatilan.
FITXA TEKNIKOA
Testua eta zuzendaritza: Paula Alfieri Ferreres.
Antzezlea: Paula Alfieri Ferreres
Musika: Ahotsa: Arianne Unamuno Loidi
Gitarra eta bibolina: Domentx Uzin Sanchez