Aste honetan amaitu dira Soraluzeko Itxaropena jubilatuen etxeko komunak berritzeko eta egokitzeko lanak. Patricia Borinaga Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio arduradunak azaldu duenez, obra horien helburu nagusia “udal-lokal bateko komunetan, Itxaropena erretiratuen etxean, gehienbat adineko pertsonak ibiltzen diren tokian, irisgarritasuna bermatzea eta erorikoak eta lesioak izateko arrisku-faktoreak gutxitzea izan da”.
Hala, espazioa berritzeko eta egokitzeko aurrekontua 24.765 eurokoa (+BEZa) izan da, eta obren ardura izan duten enpresak honako hauek izan dira:
- Iturgintza: Fogasler S.L. (7.680 euro + BEZa)
- Igeltserotza: JM Criado SL igeltserotza (13.790 euro +BEZa)
- Elektrizitatea: Electricidad Laibi S.L (1.760 euro + BEZa)
- Arotzeria, Urkiaga Aroztegia (1.535 euro +BEZa).
Irekiera, bihar
Bainugeletako obrak amaituta, bihar, ostirala, urriaren 7an, 17:00etan, berriz irekiko da taberna-zerbitzua. Hemendik aurrera, ondoko ordutegi hau izango du:
Negukoa:
- Igande, astearte eta asteazkenetan, 10:00etatik 21:00etara.
- Ostegun, ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 22:00etara.
Udakoa:
- Igande, astearte eta asteazkenetan, 10:00etatik 22:00etara.
- Ostegun, ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 10:00etara.
Astelehenetan taberna itxita egongo da asteko atsedenaldiagatik.
Zerbitzua hobetzeko inbertsioak
Jendearentzat berriro irekitze horri begira, zenbait inbertsio egin dira taberna-zerbitzua hobetzeko. Inbertsio horiek 5.296 eurokoak + BEZ izan dira, eta Comercial Hostelera del Norte-n (4.815,72 euro + BEZ) eta Comercial Zabala-n (480,33 euro + BEZa) egin dira. Sukaldeko tresna hauek erosi dira:
- Altzairu herdoilgaitzezko izotz-armairu bertikal bat.
- Altzairu herdoilgaitzezko izotz-fabrikatzaile bat.
- Altzairu herdoilgaitzezko 4-5 eta 6-7 litroko bi frijigailu elektriko.
- 4 mailako bi apal kit biltegiratzeko.
- Barrarako eta sukalderako hainbat tresna (edalontziak, kopak, platerak, zartaginak, kazolak).