Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitzeari ekin dio Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.
Iker Aldazabal alkateak adierazi duen bezala “Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira beti errepideak behar den moduan mantentzeko”.
Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak egiten ari diren lanok Irure auzoan hasi dira eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituko dute.