Udalbatza aretoa txiki geratu da gaur eguerdian Pedro Larrañaga zientzialaria omentzeko. Bere emaztea eta bi alabak ere bertan izan dira eta baita herritar eta kuadrilako asko ere. Soraluzetarrak Udalaren armarria daraman pin bat eta Alfa artek eginiko Alde Zaharraren brontzezko erreplika jaso ditu Iker Aldazabal Soraluzeko Alkatearen eskutik. Zorionak eta mila esker Pedro! Ederki merezitako omenaldia!


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.