Gaztañerre azoka antolatzeko bilera izango da ostegunean (irailak 29)

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ira. 26a, 09:04

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herritarrentzako bilera antolatu du ostegun honetarako, hilaren 29a, 19.00etan, aurtengo azokari buruz hitz egiteko.

Aurreko urteetan bezala, Gaztañerre azokari buruz hitz egiteko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.

Bilera ostegun honetan, hilaren 29an, 19:00etan egingo da, udaletxeko saio aretoan eta herritar guztiak daude bertara gonbidatuak.

Parte hartu nahi baduzu, gonbidatuta zaude!


 Noiz: Osteguna, irailak 29.
 Ordua: Arratsaldeko 7ak.
 Tokia: Udaletxeko pleno aretoan