Soraluzeko AEK euskaltegiak zabaldu du 2022/2023 ikasturteko matrikulazio kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ira. 14a, 13:30

‘Euskara ikasteko bidelagun onena’ lelopean; irailaren 30a arte eman daiteke izena.

Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2022/2023 ikasturterako matrikulazio kanpaina; Euskara ikasteko bidelagun onena da aurtengorako aukeratutako leloa.

Aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko eskaintza dauka euskaltegiak, metodologia komunikatiboan oinarrituta eta ordutegi malguarekin.

ESKAINTZA

Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:

  • Euskalduntze orokorra (aurrez aurre edo autoikaskuntza): A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (Eibarren)
  • Xede bereziko ikastaroak: AISA, Ulersaioak
  • Hizkuntza Eskakizunak: HABE, IVAP, Osakidetza

MATRIKULAZIO-EPEA

Euskaltegian izena emateko epea irailaren 30ean amaitzen da.

INFORMAZIOA

Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.

Astearte, asteazken eta ostegunetan, 18:00-20:00.

Soraluzeko AEK Euskaltegia

Baltegieta kalea, 2

943 751434

DIRULAGUNTZAK

Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko dirulaguntzak emango ditu.

Dirulaguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.