Hiri-guneko zoladurak eta barandak berritzeko brigadarako bi peoi kontratatzeko lan eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ira. 12a, 12:35

Gaurtik (irailak 12) irailaren 22ra arte dago izena emateko epea zabalik Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan.

Soraluzeko Udalak sei hilabetez eta lanaldi partzialean (%75), bi peoi lanpostu
eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz lagundutako “HIRI-GUNEKO ZOLADURAK ETA BARANDAK BERRIZTEA” proiektua gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren babesean.

Betebehar espezifikoak:
- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino
lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea. Gutxienez A1 edo AISA titulua eskatuko da.
- Baldintza fisiko onak. Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko
bulegoan izena ematea izatea.

Izen-ematea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete gaurtik (irailak 12) irailaren 22rarte, biak barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.