Gipuzkoako Foru Aldundiak sei farola jarri ditu Hirukurutzetan autoak bertatik modu seguruan igaro daitezen

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ira. 8a, 08:24

Biribilgunea argiztatuta.

Soraluzeko Udalak eskaera luzatuta, argiztapen lanak burutu ditu herriko hegoaldeko sarreran dagoen biribilgunean.

Soraluzeko Udalaren eskariz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak, abuztuan bukatu ditu udalerriko hegoaldeko sarreran kokatzen den Hirukurutzetako biribilguneko argiztapen lanak.

Sei farola ipini ditu led motatakoak (energia kontsumo bajukoak) biribilgunea bere osotasunean argiztatuz eta ibilgailuen joan-etorria segurtasunez bermatuz. Egin diren argiztapen lanek 33.000 euroko (gehi BEZa) inbertsioa suposatu dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatu du bere osotasunean.

Iker Aldazabal Soraluzeko alkateak eskerrak eman dizkio Aintzan Oiarbide Aldundiko Bide Azpiegitura departamentuko foru diputatuari eta baita Mikel Uribetxebarria departamentuko zuzendariari ere Udaletik egindako eskaera aintzat hartu dutelako eta argiztapen lanak gauzatu dituztelako.