Abian dira baserri bideak garbitzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ira. 7a, 09:03

Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Batzordeak jakinarazi du irailean hasi direla baserri bideak garbitzeko lanak; lan hauek urtero egiten dira, Debemenen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkartearen eskutik.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak
garbituko ditu Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen sailak.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutzen dituzte lan hauek. Irure auzoan hasi dira, Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituz.

Iker Aldazabal alkateak jakinarazi duen bezala “lanen helburua baserrietara doazen errepideak behar den moduan, txukun eta garbi, mantentzea da”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.