Irailaren 16a arte dago zabalik Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasturte honetarako izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

Ikastetxeak zortzi hizkuntzatako ikastaroak eskaintzen ditu.

Hizkuntza Eskola Ofizialak Eibarren duen egoitzak zabalik dauka 2022/2023 ikasturterako izena emateko epea. Izen-ematea irailaren 1ean zabaldu zen eta hilaren 16an, ostirala, 13:00etan, amaituko da.

Hizkuntza Eskolak ondorengo hizkuntzak ikasteko aukera ematen du: Alemana, Errusiera, Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa, Italiera eta Portugalera.

Plazak mugatuak dira eta baremoaren arabera esleituko dira. Matrikula on-line burutu behar da, ondorengo webgunean: http://www.euskadi.eus/heo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.