Soraluzeko Udalak egindako eskaerari esker, konpainiak Gautxori zerbitzua eskainiko du bihar, ostiralean (uztailak 22) eta igandean (uztailak 24).
Lurraldebusek Eibar eta Bergara arteko gaueko autobus zerbitzua indartuko du Santiago eta Santa Ana jaiak direla eta. Honela, Gautxori zerbitzua eskainiko da bihar, ostiralean (uztailak 22) eta igandean (uztailak 24). Soraluzeko Udalak egindako eskaerari esker lortu da zerbitzua eskaintzea. Gainera, uztailaren 23an, larunbatean, gaueko ohiko zerbitzua egongo da. Eibarrerako autobusa Zubi Nagusian geratuko da eta Bergararako noranzkoan doana, berriz, Estazio kalean. Ordutegiari dagokionez, ondokoa izango da: Bergaratik Eibarrera, 1:40etik aurrera, orduro, 5:40ra arte, eta, Eibartik Bergarara, 1:10etik aurrera, orduro, 6:10era arte. Kontsultatu HEMEN ordutegi guztia.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.