Maider Argotek, Maren Aldazabalek eta Maddi Oregik irabazi dute jaietako kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko uzt. 19a, 16:05

Guztira 200 lan aurkeztu dira sariketara eta gaztetxoen obrak ikusgai daude udal kiroldegiko erakusketa aretoan egun hauetan

Maider Argotek, Maren Aldazabalek eta Maddi Oregik irabazi dute aurtengo Santiago eta Santa Ana jaietako kartel lehiaketa. Joan den ostiralean (uztailak 15) sari banaketa egin zen udal kiroldegiko erakusketa aretoan eta bertan lehiaketara aurkeztu diren 200 lanak ikusgai daude. Jendez gainezka zegoen areto batean ez ziren falta izan Iker Aldazabal alkatea, Abel Olaizola Kultura zinegotzia eta Maria Luisa Blasco epaimahaikide eta margolari eta idazlea. Hirurek nabarmendu zuten kartelen kalitatea, eta parte-hartzaile guztiak zoriondu zituzten egindako lanagatik. Saritutako lanak joan den ostiralean etxeetan banatu zen jaien egitarauan argitaratu dira. Ondokoak izan ziren sarituak antolatutako hiru kategorietan:

 

“A” maila:

1. sailkatua: Maider Argate.

2. sailkatua: Irati Ariznabarreta.

3. sailkatua: Izadi Larrañaga.

“B” maila:

1. sailkatua: Maren Aldazabal.

2. sailkatua: Debra Zazo.

3. sailkatua: Unai Calvo.

“C” maila:

1. sailkatua: Maddi Oregi.

2. sailkatua: Naroa Etxeberria

3. sailkatua: Nahia Beristain