Soraluzeko Udaleko Ingurumen batzordeak balkoi eta leihoetako lore lehiaketa antolatu du aurten zazpigarren aldiz. Iker Aldazabal alkateak banatu ditu sariak eta eskerrak eman dizkie parte-hartzaile guztiei egindako “lan apartagatik”. Alkateak nabarmendu duenez, bi helburu nagusi ditu egitasmoak “herriko leiho eta balkoiak lorez hornitzeko ohitura berreskuratzea”, alde batetik, eta, bestetik, “herriko bazterrak kolorez janztea”. Aurtengo edizioan bost pertsonek hartu dute parte eta lanen “originaltasuna, kalitatea, armonia, diseinua eta jasangarritasuna” izan dira epaimahaiak sariak ematerakoan kontuan izan dituen irizpideak.
Ondoko bizilagunak izan dira irabazleak:
1. Saria: Maria Lourdes Vazquez Barrenetxea (150€).
2. Saria: Imielda Jesus Mateo Ramos (Fatima) (75€).