Jaietako kartel lehiaketako erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko uzt. 19a, 15:42

Astelehenean zabalduko da Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketara aurkeztu diren marrazkien erakusketa; sariak uztailaren 15ean banatuko dira, arratsaldeko 7etan.

Datorren astelehenean zabalduko da, eta aste betez egongo da zabalik, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako aurtengo ediziora aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa.

Lehiaketan lehen hezkuntzako ikasleek hartu dute parte, 1. mailatik 6. mailara artekoak.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 19:00etatik 20:30era.
  • Larunbata: 12:00etatik 13:30era.

Sari banaketa

Sari banaketa ekitaldia ostiralean egingo da, uztailaren 15ean, arratsaldeko 7etan, erakusketa-aretoan.

Sariak

"A" maila (LH1-LH2)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txekea.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txekea.
  • 3. Saria: 20 euroko opari -txekea.

"B" maila (LH3-LH4)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txekea.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txekea.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txekea.

"C" maila (LH5-LH6)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txekea.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txekea.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txekea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.