Hirugarren ikasturtea beteko du aurten haurrentzako Ziruku Tailerrak.
Soraluzeko Udalak antolatzen du "Sormen tailerrak" egitasmoaren baitan, urritik maiatzera bitartean.
Bertan 5 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartu ahal dute parte, bi taldetan banatuta: 5-7 eta 8-12.
Astean ordu eta laurdeneko saioak jasotzen dituzte haurrek Arrate Espilla irakaslearen eskutik.
Ondorengoak dira bertan lantzen direnak:
- Gorputz adierazpena.
- Psikomotrizitatea.
- Oreka.
- Sormena.
- Klown teknikak.
- ....
Klaseak asteartean emango dira, 16:30-17:45 eta 17:45-19:00 ordutegietan.
Izena ematea nahi duenak 943753043 telefono-zenbakira deitu behar du.
Hileko kuota 20 eurokoa da.