Jaietako bakailao-lehiaketarako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko uzt. 4a, 08:33

Zabalik dago uztailaren 26an ospatuko den jaietako bakailao-lehieketan izena emateko epea; udaletxeko herritarrentzako harrera bulegoan egin behar da izen-ematea.

Bakailao lehiaketaren edizio berria ospatuko da aurten, Santa Ana jaietako egitarauaren barruan.

Urteroko moduan, uztailaren 26an egingo da, goizeko 11:30etik aurrera.

Guztira 16 bikotek parte hartu ahal izango dute eta izen-ematea udaletxeko Herritarrentzako Harrera Bulegoan egin behar da, goizeko 9etatik 14etara.

BAKAILAO LEHIAKETAREN OINARRIAK

  • Lehiaketa eguna: Uztailak 26, Santa Ana eguna.
  • Hasiera ordua: Goizeko 11,30ean Plaza Zaharrean.
  • Partehartzaileek, lehiaketaren ordua baino ordu erdi lehenago bertaratu beharko dute.
  • Lehiaketa, hasi eta ordubete t'erdira amaituko da.
  • Udalak bakailaoa eta olioa jarriko ditu.
  • Partehartzaileek ontziak eta bakailaoa gertatzeko beharrezkoak dituzten gainerako osagai guztiak ekarri beharko dituzte.
  • Talde bakoitza bi pertsonaz osaturik egongo da.
  • Bakailaoa pil-pil erara jarri beharko da. Bakailao guztia prestatu beharko da. Bakailaoa, olioa eta berakatza baino ezin izango dira erabili.
  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Ondorengoak baloratuko dira: Aurkezpena (0-5), egoste-puntua (0-10) eta zaporea (0-10).
  • Bakailao ontziak aurkezteko ordena zozketa bidez erabakiko da, bost minututik bost minutura aurkeztu beharko direlarik.
  • Sariak:                                  

1. bikoteak:    100 euro.

2. bikoteak:     75 euro.

3. bikoteak:     50 euro.                            

  • Lehiaketan parte hartu ahal izateko izenak Udaletxean eman beharko dira, bulego orduetan, dauden plazak bete arte.
  • Udalak ez daukanez sukalde gehiago, hamasei bikotek bakarrik parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, izen-emate ordena errespetatuz uneoro.