Sevillana erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko eka. 15a, 09:00

Soraluze eta Eibarko dantza-eskolek sevillana erakustaldia eskainiko dute igande honetan, eguerdiko 1ean, Soraluzeko Herri Antzokian; sarrerak 3 euroan daude salgai, Iratxon.

Soraluze eta Eibarko dantza-eskolek sevillana erakustaldia eskainiko dute igandean, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Udaberri Kulturala zikloaren barruan.

Guztira 22 dantzari igoko dira oholtza gainera, eta ordu bete inguruko saioa eskainiko dute, aipatutako dantza-eskoletako irakasleen zuzendaritzapean.

Erakustaldia eguerdiko 1ean hasiko da, Herri Antzokian.

Sarrerak Iratxo dendan eros daitezke, aurrez, 3 euroan; eta leihatilan saioa hasi baino ordu erdi lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.