Haurrentzako igeriketa ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko eka. 14a, 13:59

Datorren ikasturtean Udal Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan jarraitu edo hasi nahi duten hamabi urtera arteko neska-mutikoek ekainaren 13tik 30era bitartean egin beharko dute izen ematea.

Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta.

Ikastaroen ordutegia HEMEN kontsulta daiteke.

Behin-betiko ordutegia uztailaren 1ean argitaratuko da.

Kiroldegiko abonatuek lehentasuna izango dute izena emateko garaian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.