Ekainaren 28ko “LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren” bueltan "Anarkia relacional" antzezlana ekarriko du herrira Udaleko Berdintasun Batzordeak, munduan izateko eta egoteko era anitzak aldarrikatzeko helburuarekin.
Sinopsia
Polbo eta hautsa ez da gauza bera, armairuak, bolloak, larrua jo edo txortan egin, eta sexua… edo sexu-eza. Izan ere, orain hitz egiterik dagoela… hitz egin dezagun.
Beste garaiko bi emakume, opilgintza tradizionalean jantziak, PURO BOLLO festibalera joaten dira… okertu egin dira? edo nahita egin?... eta LGTB “hiztegi” berezi horretan galdu egingo dira, izan ere dena ulertu nahi dute baina iraultza honek nahiko nagusiak harrapatu ditu.
Gauza bat argi dago, askatasun hau izugarri gustatzen zaie. Aske bizitzeko eta hitz egiteko garai hauek ez dira aspaldikoak, haiek bizi behar izan zituztenak. Orain norberak “pikuetatik” ateratzen zaiona egiten du…
Fitxa
Gidoia: Mila Espiga, Belén Cruz
Aktoreak: Mila Espiga, Belén Cruz