Arratoiak hiltzeko kanpaina berria burutu du Udalak, urtero bezala, animalia hauen presentzia gutxitzeko helburuarekin. Kanpaina hauek hiru hilean behin burutzen dira , herriko gune desberdinetan, estolderia-sarean batez ere, pozoia ipiniz.
Halaber, gune konkreturen batean arratoien presentzia sumatzen bada, puntualki desratizazio protokoloak aktibatzen dira aipatutako guneetan.
Pozoiak elementu uxagarri (repelente) bat du txakur eta katuek jan ez dezaten eta herriko estolderia-sarean jartzen da.
ANTICIMEX enpresa arduratzen da arratoien aurkako kanpainak aurrera eramateaz eta urtean 2.656,91 euroko kostua dute, BEZ-a barne.