Hiru peoi kontratatzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko eka. 1a, 10:07

Bi hilabeterako 3 peoi kontratatuko ditu Soraluzeko Udalak, lanjardun osoan lan egiteko; interesdunek udaletxean edo Lanbideren bulegoan eman dezakete izena, ekainaren 15era arte.

Soraluzeko Udalak bi hilabetez eta lanaldi osoz, hiru peoi lanpostu eskaintzen ditu, hiri-altzari eta parkeak mantendu, lur-emateak egin eta azpiegituren muntaketa lanetarako, besteak beste.

Betebeharrak

Lanpostu hauek betetzeko baldintzak ondorengoak dira:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoetan izan ezik.
  • Baldintza fisiko onak.

Izen-ematea

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan edota udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan izena eman dezakete ekainaren 1etik 15era arte, biak barne.

Eskaera-orria udaletxeko bulego orokorretan jaso ahalko da eta interesatuek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  • Hizkuntza eskakizuna edo baliokidearen egiaztagiria.
  • “Lan-bizitza”-ren ziurtagiria.
  • Lanbiden inskribatuta eta langabezian egondako egun-kopuruaren berri ematen duten agiriak.
  • Eraikuntzako peoi-lanetan esperientzia duela ziurtatzen duen agiria.
  • “B” gidabaimena duela egiaztatzen duen agiria.