Udaleko Haur eta Nerabeen Batzordeak parte-hartze prozesua hasi zuen joan den ikasturtean herriko gaztetxo eta nerabeekin.
Prozesuaren helburua beren aisialdiaz zuten asebetze maila jakitea eta aisialdirako ekipamenduak hobetzeko proposamenak jasotzea izan zen.
Ekipamenduen hobekuntzarako proposamen ugari egin zituzten prozesuan parte hartu zuten nerabeek eta Udalak, hartutako konpromisoak betez, aurrera eraman ditu egindako eskaera gehienak.
Aurrera eraman den azken eskaera frontoiko futbol-zelaiaren markaketa izan da. Lurtech enpresak egin du, eta inbertsioa 750 €+ BEZ izan da.
Patricia Borinaga Udal Haur eta Gazteen arloko arduradunak azaldu duenez, "pilotalekuko futbol-zelaiaren markaketarekin erantzuna ematen zaio aisialdiko ohiturak ezagutzeko eta udalerrian egin beharreko hobekuntzak baloratzeko aurrera eramandako prozesuari".
Hauek dira prozesuan zehar jaso ziren eta erantzun diren eskaeretako batzuk:
- PHIko patioa eraberritu.
- Eserleku eta zaborrontzi gehiago jarri.
- Iturria eta eserlekuak jarri kiroldegiko terrazan.
- Institutuko frontoi berria asteburuetan zabaldu.
- Skategunea eraiki.
- Txurrukeneko parkea eraberritu.
- ...
Oraindik aurrera eraman ez den eskaera bakarra Etxaburueta kaleko petanka-gunearen berrikuntza izan da, proiektua atzeratu egin baita Hirigintza Departamentuan dagoen lan-kargagatik. Bertan egoteko tokia egingo da, zorua berritu eta hainbat eserleku jarriz. Gune horretarako erosi diren eserlekuan Plaza Zaharrean jarri dira behin-behinean.