Igandean bisita gidatua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mai. 25a, 10:08

Igande honetan Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko laugarren bisita gidatua egingo da; euskaraz izango da, 9 kilometroko ibilbide lau eta errazean; beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Igande honetan, maiatzak 29, aurtengo laugarren bisita gidatua antolatuta dago.

Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko Udalek urteak daramatzate, Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera ematen eta ahalegin horren barruan kokatzen dira urtero antolatzen diren bisita hauek.

Guztira 10 bisita antolatu dira, 4 euskaraz eta 6 gazteleraz.

Ibilbidea

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta 4 orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetarainoko joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Bisiten egutegia

Hau da aurtengo bisiten egutegia:

  • Maiatzak 29 (euskaraz).
  • Ekainak 12 (gazteleraz).
  • Uztailak 12 (gazteleraz).
  • Abuztuak 15 (gazteleraz).
  • Irailak 25 (euskaraz).
  • Urriak 2 (gazteleraz).
  • Urriak 9 (euskaraz).

Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan.

Izen-ematea

Izena emateko, 657 794 677 telefonora deitu, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete.

Zazpigarren edizio honetan iazko bisiten prezioak mantendu egingo  dira.

  • Helduek: 5€
  • Haurrek (<12): 3€.

(*) Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako.

Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.

Aurten aurreikusitako lanak

Bisita gidatuetaz gain, indusketak egiten ere jarraituko da. Aurten Maurketa eta Kurutzebakarreko dolmenak indusiko dira. Bestalde, ibilbidea hobetzeko lanei dagokienez, itxitura eta interpretazio lanak egingo dira Frantsesbasoa eta Aizpuruko Zabalako dolmenetan.