Udako euskara ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mai. 24a, 14:31

Udako euskara ikastaroak antolatu ditu Soraluzeko AEK Euskaltegiak uztailerako; B2 eta C1 azterketak prestatzeko ikastaroak dira, Soraluzeko Udalak diruz lagundutakoak.
 
 

Soraluzeko AEK Euskaltegiak euskara ikastaro trinkoak antolatu ditu aurtengo uztailerako.

HABEren B2 eta C1 (EGA) azterketak prestatzeko ikastaroak dira.

Ikastaroei buruzko informazioa ondorengo bideetatik lor daiteke:

  • 943751434 telefono zenbakian.
  • soraluze@aek.eus helbide elektronikoan.
  • Euskaltegian (Baltegieta kalea, 2).

Izen-ematea ekainaren 24a baino lehen egin behar da.

Udalak dirulaguntzak emango ditu ikastaro hauek ordaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.