Bergarako Musika Bandaren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mai. 20a, 08:53
Bergarako Musika Bandak kontzertua eskainiko du igande honetan, maiatzak 22, eguerdiko 1ean, Plaza Zaharrean; aurretik kalejira egingo dute herrigunean zehar.
 
 

Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako "Udaberri kulturala" zikloaren barruan, kontzertua emango du Bergarako Musika Bandak igande honetan.

Kontzertua eguerdiko 1ean izango da, Plaza Zaharrean.

Aurretik, 12:00etan kalejira egingo du bandak herrigunean zehar.

Hau da eskainiko duten kontzertuaren egitaraua:

  • Kanpantorreko erlojua (Enrike Txurruka).
  • L'arlesienne / Suite II (Georges Bizet).
  • Crossroads (Carl Wittrock).
  • Itoiz-en bost doinu (Itoiz; Moldaketak E. Txurruka).
  • Las playas de Río (Kees Vlak).