Erdigunea trafikora itxita

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mai. 12a, 18:02

Larunbat honetan, maiatzak 14, erdigunea ibilgailuentzako itxita egongo da goizeko 10etatik aurrera, Eskola Kirolaren amaierako jaialdia dela-eta; Zubi Nagusia, aldiz, zabalik.

Soraluzeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, herriko erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzako larunbat honetan, maiatzak 14, goizeko 10etatik aurrera.

Erdigunea ixtearen arrazoia Udaleko Kirol Departamentuak egun horietarako programatu duen Eskola Kirolaren Amaiera Jaialdiaren antolaketa erraztea eta oinozkoen segurtasuna bermatzea dira.

Zubi Nagusia, aldiz, zabalik egongo da eguerdiko 1a arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.