Kontrargiren argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mai. 10a, 08:50

Larunbat honetara arte dago zabalik Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak antolatzen duen Argazki Rallyan saritutako argazkiekin osatutako erakusketa; 30 argazkik osatzen dute erakusketa.

Larunbat honetan, hilak 14, itxiko ditu ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketak.

Iazko azaroan egindako XXXII. Argazki Rallyan saritutako lanak daude ikusgai; 30 argazki guztira.

Erakusketa ondorengo ordutegian bisitatu ahal izango da, kulturguneko erakusketa-gelan:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.

Behin erakusketa amaituta, erakusketako argazkiak interesa agertu duten bisitarien artean zozketatu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.