San Isidro jaiak Arraten

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mai. 9a, 10:56

Urteroko moduan Arraten ospatuko dute San Isidro eguna bailarako baserritarrek; egitarau zabala antolatu dute Debemen Elkarteak eta bailarako udalek maiatzaren 15erako.

Isidro Deunaren jaiak antolatu dituzte maiatzaren 15erako Debabarreneko Landa Gararen Elkarteak (Debemen), Itziarko Entitate Txikikiak eta Eibar, Soralze, Elgoibar, Mendaroko Udalek.

Ondorengoa da egun horretarako prestatutako ekintzen egitaraua:

  • 11:00etan, MEZA

Bertan Millan Telleria eta Mikel Mendizabal bertsolariak eta Oier Baltzola eta Unai Andonegi trikitilariak izango direlarik. Meza ondoren prozesioa.

Aurreskua Kezka dantza taldearen eskutik.

  • 12:00etan, DEBABARRENA ESKUALDEKO PRODUKTUEN DASTAKETA

Sagarmiña “Getariko Txakolina”, Flysh “Getariko Txakolina” Txindurri Iturri Euskolabel Sagardo Ekologikoa eta Lizagasar sagardoa, Artzai Gaztako Mausitxa, Sosola eta Goienetxe ardi gaztak, Egotza ahuntz gazta eta aire librean hasitako basatxerri ezaugarria duten txerrikien dastaketa.

  • 12:30ean, SAN ISIDROETAKO XVIII. AIZKOLARI TXAPELKETA 

Parte hartuko duten aizkolariak:

Basozabal, Suharri, Txikon, Gabirondo, Zaldua, Ezpeleta

Tartekaturik harrijasotzaileen saioa :

Izeta IV, Izeta V, Lur Errekondo

  • 14,30etan, BAZKARIA KANTABRIA jatetxean.

Bazkari txartelak Kantabria jatetxean Telefonoa: 943121262

Millan Telleria eta Mikel Mendizabal Bertsolariak  eta Oier Baltzola eta Unai Andonegi trikitilariak     

  • 17:30etan, IDI DEMAK 

Oliden, Mendigoitxi eta “Chocolate”n partaidetzarekin.