Georges Brassens-ekin hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko api. 29a, 11:37

Jon Basauri, Dometx Uzin eta Nagore Sanzek Georges Brassens-en omenezko kontzertua eskainiko dute igande honetan, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian; sarrerak Iratxon daude salgai.

Georges Charles Brassens (Sète, Hérault, 1921eko urriaren 22a - Saint-Gély-du-Fesc, Hérault, 1981eko urriaren 29a) abeslari eta musikagile frantziarra izan zen, herrialde hartako ezagunenetarikoa.

1950eko hamarkadan arrakasta lortu zuen Parisko kabaretetan. Bere abestietan gai satiriko eta sozialez aritzen zen. Adibidez: "Mais les brav's gens n'aiment pas que / l'on suive une autre route qu'eux."

Jon Basauri herritarrak aprezio berezia die Brassensi eta bere kantei, eta miresmen horretatik sortutakoa da igandeko kontzertua.

Proiektu honetan Domentx Uzin eta Nagore Sanz musikari ezagunak izango ditu bidelagun Jonek, Biolarekin lehendabizikoa eta Kontrabaxuarekin bestea.

Hirukoteak musikagile frantsesaren hainbat kantu eskainiko ditu, ordu bete inguruko kontzertuan.

Sarrerak Iratxo gozo-dendan eskuratu daitezke, aurrez, eta antzokiko leihatilan egunean bertan, 5 euroan.