Duela urte batzuetatik hona, Soraluzek adinekoentzako eguneko zentroa dauka, urte askoan herritarrek eta udalak berak eskatu izan zuten zerbitzua, hain zuzen ere.
Zentroa Ahizpa Ospitalariak - Aita Meni erakundeak kudeatzen du, 12 erabiltzailerentzako tokia dauka (Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuak) eta Estaziño kaleko 9. zenbakian dago. Astelehenetik ostiralera dago zabalik, goizeko 9etatik arratsaldeko 6etara.
Eguneko Zentroak banakako arreta eta arreta osoa eskaintzen die, egunez, mendekotasun egoeran dauden adinekoei.
Bere xedea da adinekoen autonomia-mailari eustea edo hura hobetzea, muga funtzionalak orekatzea eta senideei laguntzea, horrela beraien bizi-kalitatea hobetzeko.
Eguneko zentroaren zerbitzuak
Ondorengo hauek dira zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Elikadura. Gosaria, bazkaria, askaria eta dieta bereziak eskaintzen ditu.
- Erabiltzaileen garbitasuna eta zainketa kontralatzea.
- Garraio egokitua.
- Osasunaren zainketa.
- Arreta psikologikoa erabiltzaileentzat eta beraien senideentzat.
- Zerbitzu gehigarriak: ile-apaindegia eta podologia.
Eguneroko jarduerak
Ariketa fisikoa eta entrenamendu funtzionala.
Estimulazio kognitiboa: psikoestimulazioko tailer bereziak, oroipem tailerra, musikoterapia...
Jarduera ludikoak: eskulanak, lorezaintza, sukaldaritza...
Partaidetza komunitarioa: belaunaldien arteko programa, kultura jarduerak, jaiak...
Eskaerak
Eguneko Zentroa erabili ahal izateko eskaera Soraluzeko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bitartez bideratu behar dira, 943750054 telefono-zenbakian.