Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian, "Irakurri eta Gozatu" izeneko kanpaina abiatu dute Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuak, Udal Liburutegiak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak.
Kanpainaren helburua herritarrak euskaraz irakurtzera animatzea da eta ekainaren 3ra arte luzatuko da.
Antolatzaileek LIBURU GOMENDATUEN ZERRENDA prestatu dute kanpainarako, azken urteko nobedade nagusiekin.
Kanpainan parte hartzeko nahikoa izango da ondorengo 4 urratsak aurrera eramatea:
- Aukeratu zerrendako liburu bat edo euskarazko beste edozein liburu.
- Zoaz liburutegira eta hartu liburua maileguan.
- Liburua erostea nahiago baduzu, zoaz herriko edozein liburudendataraeta erosi %50 merkeago.
- Liburua irakurrii eta gozatu.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez "euskaraz irakurtzeak irakurketa eta informazioa hurbiltzea dakar, hizkuntzaren ezagutza areagotzea eta hiztegia barneratzea, baita euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko literaturaz gozatzea ere".