Haurreskolarako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko api. 12a, 13:52

Maiatzaren 9ra bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; aurten izen-ematea online ere egin ahal izango dute interesdunek.

Apirilaren 11tik maiatzaren 9ra arte dago zabalik Soraluzeko Haurreskolan datorren ikasturterako izena emateko epea.

Datorren ikasturtean 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurrak hasi ahal izango dira haurreskolan.

Izen-ematea modu presentzialean nahiz online egiteko aukera dagowww.haurreskolak.eus webgunean.

Izen-ematea modu presentzialean egin nahi dutenek miatzaren 9ra arte egin ahal izango dute, haurreskolan bertan, goizeko 9etatik 14etara.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.